Logo de la Diputación
 
Reveligion / Juancar Hernández / First Model Spain

EKAINAK 9 ETA 10 LA ENCARTADA MODA 2023

2023/06/09 - 2023/06/10

Izena eman tailerretan parte hartzeko eta desfileez gozatu ahal izateko esteka honetan: www.laencartadamoda.eus

Ekainaren 9an eta 10ean la Encartada Moda itzuliko da, mende bat baino gehiagoko historia duen makineria bere horretan gordetzen duen industria-ondarearen erreferentziazko lekuan, La Encartada fabrika-museoan, tokiko, estatuko eta nazioarteko diseinuan ospetsuak diren profesionalak erakartzeagatik eta desfileak, erakusketak, proiekzioak eta tailerrak egiteagatik nabarmentzen den ekitaldian.

Edizio honetan La Encartada Modak upcycling-ean jarriko du arreta eta Bizkaiko diseinatzaileen desfileak eskainiko ditu bi egunez, Leire Rodriguez, Rovel bere firmarekin, Pablo Gangoiti, Aiza Couture eta Álvaro Valcárcel; era berean bertan egongo dira Daniel Lismore nazioarteko artista, Krizia Robustella diseinatzailea, Margil Peña eta Ana Viglioneren Reparto marka. Paco Clavelek musika jarri du ekainaren 10ean jardunaldiari amaiera emango dion saioan.

Programazioa www.laencartadamoda.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekitaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da. Jarduera guztiak doakoak dira. Autobusak jarriko dira Bilbotik eta Balmasedatik la Encartada Modara joateko.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·