Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): Museoen gaua

BISITALDI GIDATUA ETA DASTAKETA

2023/05/27

Aurten ere Museoetako Gaua ospatuko dugu: gastronomia gure historia eta kulturarekin batzeko hitzordua. Eztia izango da aurtengo protagonista arratsaldean hasi eta iluntzera arte luzatuko den egitarauean.

16:30etan: Familia tailerra. (Doakoa).

Aberaska bat hurbiletik ikusi, erleen mundua ezagutu eta kandela propio egingo dugu. Ekintza hau, 4 urtetik gorako umeentzako da eta heldu baten konpainian etorri beharko dira.

19:00etan: Hitzaldia - dastaketa. (10€).

Erleek eta erlauntzek euskal kulturan eta paisaian izan duten eragina, eztiaren ekoizpen prozesua eta berezitasunak ezagutzeko aukera izango dugu gau gastronomiko honetan.

Guzti honi buruz hitz egiteko Iñaki Gonzalo eta Javier Larrinaga (Bizkaiko Erlezain Elkartea) eta Eneko Ordorika (Zallo Barri Jatetxea) izango ditugu gurean

Kontuan izan:

- Ekintzak euskaraz izango dira.

- Erreserba ezinbestekoa izango da ekintza guztietarako maiatzaren 12tik aurrera

- Museoa zabalik egongo da 22:00etara arte.

- Sarrera doan museora.

Informazioa eta erreserbak: 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·