Logo de la Diputación
 

ARRANTZALEEN MUSEOA: HITZALDI ZIKLOA

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo) - HITZALDIA

2023/12/16

GURE ONDAREA EZAGUTZEN: ARRANTZA ATZO ETA GAUR

Hitzaldi ziklo honen bidez, ohiko sei galderari erantzuten saiatuko gara: nork, zer, zegaz, zelan eta zertarako arrantzatzen da Euskal Herrian? Guzti hau ondare ez-materialaren eta ahozko memoriaren ikuspegitik.

ONDARE INMATERIALA

Alberto Santana - Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondareko Zerbitzuko burua

HITZALDI ZIKLOAREN AURKEZPENA

Juan Antonio Apraiz – Hitzaldi zikloaren koordinatzailea

Apirilak 26 / 19:00 / elebiduna

ITSAS-JENDEA: Nork egiten ditu arrantzari lotutako lanak?

Maiatzak 25 / 19:00 / elebiduna

Gure arrantzaleak

Jesús Urkidi – Eusko Ikaskuntza, Etniker eta Uetena taldeko kidea. Bermeoko itsas etnografian aditua eta hainbat ikerketa eta argitalpenen egilea.

Andrak eta arrantza… Geu be bagara itsasoa

Akaitze Kamiruaga - Etnografian aditua. Labayru Fundazioaren zuzendariordea eta Herri Ondare Arloko arduraduna. Emakumeak arrantza-munduan duen presentziari buruzko ikerketen egilea.

ARRAINAK: Zer, noiz eta non egiten zuten eta dute arrantzan?

Ekainak 8 / 19:00 / erderaz

Gure arrainak eta zientzia

Iñigo Onaindia – Arrantza kudeaketan eta pelagiko handien markaketan aditua. AZTIko ikertzailea. Hainbat zientzia eta dibulgazio artikuluren egilea.

ONTZIGINTZA ETA ONTZIAK: Zelako itsasontziakaz egiten zuten eta dute arrantzan?

Uztailak 20 / 19:00 / euskaraz

Gure itsasontziak

Juan Antonio Apraiz - Eusko Ikaskuntza eta Uetena taldeko kidea. Hainbat lan eta argitalpenen egilea, euren artean Itsasontzigintza eta itsasontzi tradizionalen berreskuratzeari buruzkoak.

KOFRADIAK: Zelan eta zertarako elkartzen ziren?

Urriak 21 / 11:30 / euskaraz

Gure arrantzaleen kofradiak

Josu Erkoreka - Eusko Ikaskuntza eta Uetena taldeko kidea. Hainbat argitalpenen egilea, besteak beste, Euskal Herriko Arrantzaleen Kofradiei buruzko doktore-tesia.

ARRANTZA ERAK ETA TRESNAK: Zegaz eta zelan egiten zuten eta dute arrantzan?

Azaroak 23 / 19:00 / euskaraz

Gure arrantza

Aingeru Astui - Itsas etnografia eta historia ikertzailea. Bermeoko Arrantzaleen Museoaren zuzendaria (1983-2021). Euskal arrantzari buruzko hainbat ikerketa eta argitalpenen egilea.

ARRAIN KONTSERBAK ETA FABRIKAK: Zertarako egiten da arrantzan? Zein da harrapatutako arrainaren erabilera?

Abenduak 16 / 11:30 / erderaz

Gure kontserbak

Javier Escudero - Eusko Ikaskuntzako kidea eta EHUko historia ekonomikoko saileko kolaboratzailea. Euskal Herriko arrain-kontserbetan aditua, hainbat ikerketa eta artikuluren egilea.

Jarduera osagarri moduan, hitzaldi bakoitzaren ostean bisita bat egiten saiatuko gara edo/eta gaiari buruzko proiekzio bat izango da.

Hitzaldi zikloa amaituta, 2024ean argitalpen txiki bat egingo da ekarpen ezberdinak batuz.



 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·