ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo) - AURKEZPENA
2023/03/31 - 2023/12/31
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arrantzaleen Museoa bakarra da munduko museoen artean, bere osoan dedikatuta baitago euskal itsas emakume eta gizonen historia, bizitza, tradizioa eta ofizioa alderdi askotatik erakustera. Abuztuaren 18an 75 urte betetzen dituen museoak, bere kontakizunaren bidez, ezagutzera ematen ditu haien bizitza eta ekanduak, haien gremio-erakundeak, enbarkazioak eta denboran zehar arraina atrapatu eta komertzializatzeko erabili dituzten teknikak.
Urteurrena ospatzeko, jarduerak
Barrueta paper gainean erakusketarekin Arrantzaleen Museoak urteurreneko ospakizunak hasi zituen eta orain ere ikusgai dago Benito Barruetaren erakusketa.
Foru museoak, 75 urteurrenaren ospakizunaren harira, hainbat ekitaldi berezi eskaini ditu urtean zehar, hala nola hitzaldiak, erakusketak, dokumentalen proiekzioa, Gastro-Bertso saioak, eta Itsasoa laino dago, Soinuak Haizean-en ikuskizuna, portuetako emakumeen historia gogorrari buruzkoa: sardina-saltzaileak, saregileak, kontserbagileak.... Urteurrenaren ospakizuna abendurarte luzatuko da zenbait ekintzekin.
Apirilean hasitako «Gure ondarea ezagutzen: arrantza atzo eta gaur» izenburuko hitzaldi-zikloa eskaintzen ari da foru museoa, Juan Antonio Apraiz Merkataritza-nabigazioko kapitainak, itsas ikerlariak eta dibulgatzaileak koordinatuta. Guztira zazpi hitzaldi izango dira, eta haietan, Euskal Herriko arrantzaren inguruko galderei erantzuna eman nahi zaie: Nork? Zer? Norekin? Nola? Zertarako? Arrantzaleen Museoak hilabete hauetan eskaintzen ari den hitzaldietan hainbat gai jorratzen ari dira, hala nola itsasoko langileak, kofradiak, arrainak, itsasontzien eraikuntza, arrantza-sistemak eta kontserba-industria. Horretarako, arlo eta gai desberdinetako adituak ari dira parte hartzen. Urrian, azaroan eta abenduan, Arrantzaleen Museoak azken hiru hitzaldiak eskainiko ditu urteurrenaren baitan.
Urriaren 21ean, 11: 30ean, Josu Erkorekaren eskutik, Kofradiak: nola eta zertarako biltzen ziren? hitzaldia izango da; azaroaren 23an, 19: 00etan, Aingeru Astuiren eskutik, Arrantza moduak eta tresnak: nola eta zerekin arrantzatu den eta arrantzatzen ari den? Gure Arrantza hitzaldia. Hitzaldi-zikloa amaitzeko, Javier Escuderok Arrain kontserbak eta fabrikak: zertarako egiten da arrantzan? Zein da harrapatutako arrainen erabilera? Gure kontserbak gaiari buruz hitz egingo du abenduaren 16an, 11: 30ean
Gainera, aurten “Bermeo Erdi Aroan” erakusketa ere ikusgai izango da Arrantzaleen Museoan.