Logo de la Diputación
 
irudia

Foru museo eta aretoetan emakumeek egindako ekarpen handia ikusgai

2023/03/08

Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoek emakumeek historian zehar egindako ekarpen handia erakusten dute.

XX. mendearen hasieran emakumeek nola egiten zuten lan La Encartada fabrika-museoan gogoratzea; Eulalia Abaitua nor izan zen ezagutzea; saregileen eta kordeleren lan latza deskubritzea; emakumeak historian izan duen zeregina ezagutzea; Bizkaiko Abangoardiako 10 emakumeren ekarpen handiaz ohartzea edo emakume batzuek Bizkaiko historiari buruz egin dituzten ikerketez jabetzea. Hauek dira martxoan Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoetan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eskaintzen diren jardueretako batzuk.

Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon, Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon, La Encartada fabrika-museoa Balmasedan, Txakolinaren Museoa-Txakolingunea Bakion, El Pobaleko Burdinola Muskizen, Santimamiñe Kortezubin eta Rekalde Aretoa Bilbon emakumeak Bizkaiko historiari egindako ekarpena ikusarazteko jarduerak egingo diren lekuak dira.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago jasota.

INFORMAZIO GEHIAGO

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·