Logo de la Diputación
 
Literatura

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): "Esaten ez den guztian" (Literatura eta Ondarea)...

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo) - HITZALDIA

2023/03/23

Literatura eta Ondarearen urteko hirugarren saioan, “Esaten ez den guztian” liburua izango dugu mintzagai. Gainera, Izaskun Etxeberria Zufiaurre idazlea ere, gurekin izango da, bere liburuaz ditugun zalantzak argitu eta irakurri bitartean pentsatu, sentitu edo gogoratu ditugunak berekin konpartitu ditzagun.

Gure historiaz hitz egitean, Gernikako bonbardaketa, Gerra Zibila, Nazionalismoa, Bando Gerrak eta tankera horietako pasarte edo garaiak datorzkigu burura. Baina historia ez da hori bakarrik, historia batean historia asko egon daitezke. Izan ere, bai, Gerra Zibila gure historiako parte da, baina gerra horretan parte hartu zuen indibiduo bakoitzaren historia pertsonala ere historia da, hau irakurtzen ari zaren horren edo idazten ari naizen nirea ere historia den moduan. Hori da liburu honetan aurkituko duguna, historia pisutsutik irten eta hura garatu artean inguruan gertatzen diren historia pertsonal txikien bilduma bat.

Eguna: Martxoaren 23an.

Ordua: 17:30etan.

Prezioa: Dohainik.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·