Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

LA ENCARTADA (Balmaseda: LEHENENGO ALDIZ STREAMING BIDEZ JACQUARD EHUNGAILUA MARTXAN

2020/11/28 - 2020/11/29

MUSEOAZ KANPOKO ARRAZOIENGATIK JARDUERA ATZERATU EGINGO DA.

100 urte baino gehiagoko aintzinatasunarekin Jacquard ehungailua 2011. urtean zaharberritua izan zen eta 2012tik asmakizun honen gaitasuna ehunetan marrazki automatikoa egiten ikusteko erakusketak egin dira.

Zortzi urtez erakusketak egiten egon ondoren zaharberritu gara: lehenengo aldiz La Encartada Fabrika Museoan, STREAMING baten bitartez Jacquard ehungailua martxan ikusteko aukera izango dugu. Gure etxeko erosotasunetik, gure ehun urtetik gorako ehungailua abian disfrutatzeko aukera zoragarria.

Leongo Laurentino de Cabo artisauaren eskutik, zuzenean gure gaur eguneko teknologiaren aitzindaria izan zen makinaren funtzionamendua ezagutuko dugu. Horretaz gain, Laurentinok emandako azalpenak direla medio, Jacquard-ari buruzko zenbait bitxikeriak ikasiko ditugu.

Konekta zaitez eta ikusi, zure etxetik Jacquard ehungailua abian, ehungintza ondarearen altxorra.

Ondarea guztion eskura jartzen duen ekitaldi paregabea.

LA ENCARTADA: ZUEN ESKURA ETA HURBILAGO

Konektaturik gaude!

ETA BALMASEDAKOA BAZARA….

Balmasedatarrek, gainera, La Encartadara hurbiltzeko pribilegioa izango dute, gure Jacquard ehungailua martxan ikusteko eta bere funtzionamenduaren erakusketaz zuzenean gozatzeko, ehungailua jaio eta bizi izan zen lekuan bertan, talde murriztuetan eta segurtasun eta higiene neurri guztiak zainduz.

  • EGUNA: Azaroak 28 (larunbata) eta 29 (igandea)
  • ORDUA: bi pase > 11:00 eta 12:30
  • TOKIAK: 5 personas paseko.
  • PREZIOA: 3,50€

*Ezinbestekoa erreserba egitea: 94 680 07 78 / laencartada@bizkaia.eus

*Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa. Segurtasun eta higiene neurri guztiak zainduko dira.

Beste arrazoi bat Balmasedako kultura eta ondare balioaz harro sentitzeko.

Gure historia berrezagutu dezagun! Ezin duzue galdu!

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·