Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARRANTZALEEN MUSEOA (BERMEO): Erakusketa AKURIO - ELKANO 1519-1522 "Bizkaitarrak" lehen ...

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo)

2020/10/07 - 2021/10/03

2020ko urriaren 7tik 2021ko urriaren 3ra

Arrantzaleen Museoak munduko lehen biran parte hartu zuten bizkaitar eta euskaldunei buruzko erakusketa berria irekiko du urriaren 7an.

Lehen Munduko Bira posible egin zuten funtsezko postuetan euskaldunen presentzia, bereziki bizkaitarrena, Magallanes-Elkano espedizioaren alderdi ezezagunenetako bat da.

Espedizioan parte hartu zuten 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziren, eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak, besteak beste.

Erakusketak nabigatzaile trebe horien biografiari buruzko informazio guztia jasoko du, haien ametsak eta motibazioak, ontzian izandako karguak eta gorabehera ezagunak azalduko ditu, bai haien bizitzari eta jatorriari buruzkoak, bai bidaian zehar izandako gertaerei buruzkoak. Elkanorekin batera Munduko Bira osatzea lortu zutenen irudia ahaztu gabe.

Horrelako bidaia batek garai hartan, oso ezagunak ez ziren hainbat alderdi zekartzan, hala nola nabigazio zaharreko eta ontzigintzako teknikak, ontziko bizimodua, gaixotasunen aurkako borroka eta euskaldunek egindako lanbideen deskribapena.

Marinelen balentriak literaturan eta zineman izan duen oihartzuna ere ezagutzeko aukera izango dugu, esate baterako "Elkano, lehen mundu bira" animaziozko filmean edo Mairin Mitchell idazle irlandarraren "La odisea de Acurio "eleberrian.

Museoaren ordutegia:
Asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak eta jai egunak 10:00-14:00
Astelehenentan museoa itxita.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·