OMAKO BASOA
Amaitu dira Omako Basoa pintatzeko prozesua ikusteko bisitak; Basoa 2023ko udazkenean irekiko da behin betiko jendearentzat.
Omako Basoa itxita egongo da pintatze-prozesua amaitu arte. Basoaren behin betiko irekiera 2023ko udazkenean izango da.
Bizkaiko Kortezubi udalerrian dagoen Omako Basoa pintatzeko azken faseari ekin zaio eta udazkenean irekiko da behin betiko jendearentzat.
Bizkaiko Foru Aldundiak, EHUko irakaslea den Fernando Bazeta buru duen diziplina anitzeko talde baten eskutik, Omako Basoa lekuz aldatzeko proiektua gauzatu du eta proiektuak bere bigarren eta azken pintatze-faseari ekin dio.
Lehenengo fasean, 2022ko udan garatu zena, aurreikusi bezala 14 arte-multzo egin ziren eta guztira 454 zuhaitz margotu ziren. Lekualdatzearen bigarren fasean beste 400 zuhaitz eta 20 multzo artistiko margotuko dira, Omako Basoa osatzen duten 34 multzo artistikoak osotu arte.
Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu hau Agustín Ibarrolaren multzo honen ikerketa eta berrirakurketa lan sakon baten emaitza da. Lan hauek Bazetak zuzentzen duen diziplina anitzeko talde batek egin ditu, Foru Erakundearen enkarguz, eta artistaren jatorrizko ideia modu fidelagoan jasotzen duen obra aurkezteko aukera emango du; izan ere multzoetako batzuk handiagoak izango dira, Agustin Ibarrolak obra asmatu eta egin zuenean ezin izan zuelako horrelakorik egin. Gainera galdutako arte-multzoak lehengoratu eta berreskuratu dira. Omako Basoa osotuta egongo da 2023ko udazkenerako, eta Basoan egon diren arte-multzo dokumentatu guztiak hartuko ditu.
Pintatzeko prozesuan kalterik eragiten ez duen pintura erabiltzen da eta artistak erabili zuen pintura mota bera errespetatzea ere bilatu da. Ildo beretik, prozesua egileak multzoak islatu eta garatu zituen modu berean gauzatzen ari da, hau da, lehen lana multzo bakoitzerako espazio egokienak identifikatzea da, espazio eta perspektiba egokiak ikustea, zirriborroak in situ egitea eta, azkenik, multzo horiek eskuz pintatzea.
Prozesu honetan guztian Bazeta irakasleak zuzentzen duen taldeak Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean egindako inbentarioa izan du eskura, bai eta lan horien digitalizazio-proiektua ere, multzoak neurri eta ezaugarri zehatzetan lekualdatzeko aukera ematen duena.
Diziplina anitzeko taldea
Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu honek diziplina anitzeko taldea izan du, obra egokitu eta lekuz aldatzeko, Fernando Bazeta UPV/EHUko irakasleak zuzenduta jardun duena. Lantaldea bi artista plastikok, zaharberrikuntzako hiru adituk, UPV-EHUko Euskal Arte Garaikideko espezialista batek, UPV-EHUko arkitekto batek eta Xortu enpresako bi arkitekto espezialistak, UPV-EHUko kontserbazio eta zaharberritze graduko bi ikaslek eta Basalan foru enpresako baso adituek osatzen dute. Proiektuak, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Ondarea Zaintzeko Zerbitzuaren aholkularitza du, eta Ibarrola familiaren laguntzarekin garatzen ari da.
Omako Baso leialagoa eta osoagoa
Ikerketa xehatuaren ondorioz Basoaren berrirakurketa egin da, eta 800 zuhaitzetan baino gehiagotan islatutako 34 multzo artistikok eratutako proiektuan gauzatu da. Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako proiektu honekin, eta Fernando Bazeta buru duen taldearen lanari esker, kontzeptu-akatsak eta titulu desegokiak zuzendu dira eta multzo horietako bakoitza osatzen duten elementuak eta horien esanahia zehatz-mehatz definitzea lortu da.
Era berean, Begiak, Kolore-zirkuluak, Erritmo Inguratzaileak eta Basoko animaliak bezalako hainbat arte-multzotan zuhaitz margotu gehiago gehitu dira eta horri esker artistak bere jatorrizko diseinuan asmatu zituen dimentsioetan eta ezaugarrietan osotu dira; beste alde batetik, dagoeneko galduta zeuden beste lau multzo berreskuratu dira –Kordobako Meskita, Haritzari omenaldia, Mehatxu nuklearra eta Diagonal bidimentsionala– eta horrela OOMAKO BASOA
Amaitu dira Omako Basoa pintatzeko prozesua ikusteko bisitak; Basoa 2023ko udazkenean irekiko da behin betiko jendearentzat.
Omako Basoa itxita egongo da pintatze-prozesua amaitu arte. Basoaren behin betiko irekiera 2023ko udazkenean izango da.
Bizkaiko Kortezubi udalerrian dagoen Omako Basoa pintatzeko azken faseari ekin zaio eta udazkenean irekiko da behin betiko jendearentzat.
Bizkaiko Foru Aldundiak, EHUko irakaslea den Fernando Bazeta buru duen diziplina anitzeko talde baten eskutik, Omako Basoa lekuz aldatzeko proiektua gauzatu du eta proiektuak bere bigarren eta azken pintatze-faseari ekin dio.
Lehenengo fasean, 2022ko udan garatu zena, aurreikusi bezala 14 arte-multzo egin ziren eta guztira 454 zuhaitz margotu ziren. Lekualdatzearen bigarren fasean beste 400 zuhaitz eta 20 multzo artistiko margotuko dira, Omako Basoa osatzen duten 34 multzo artistikoak osotu arte.
Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu hau Agustín Ibarrolaren multzo honen ikerketa eta berrirakurketa lan sakon baten emaitza da. Lan hauek Bazetak zuzentzen duen diziplina anitzeko talde batek egin ditu, Foru Erakundearen enkarguz, eta artistaren jatorrizko ideia modu fidelagoan jasotzen duen obra aurkezteko aukera emango du; izan ere multzoetako batzuk handiagoak izango dira, Agustin Ibarrolak obra asmatu eta egin zuenean ezin izan zuelako horrelakorik egin. Gainera galdutako arte-multzoak lehengoratu eta berreskuratu dira. Omako Basoa osotuta egongo da 2023ko udazkenerako, eta Basoan egon diren arte-multzo dokumentatu guztiak hartuko ditu.
Pintatzeko prozesuan kalterik eragiten ez duen pintura erabiltzen da eta artistak erabili zuen pintura mota bera errespetatzea ere bilatu da. Ildo beretik, prozesua egileak multzoak islatu eta garatu zituen modu berean gauzatzen ari da, hau da, lehen lana multzo bakoitzerako espazio egokienak identifikatzea da, espazio eta perspektiba egokiak ikustea, zirriborroak in situ egitea eta, azkenik, multzo horiek eskuz pintatzea.
Prozesu honetan guztian Bazeta irakasleak zuzentzen duen taldeak Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean egindako inbentarioa izan du eskura, bai eta lan horien digitalizazio-proiektua ere, multzoak neurri eta ezaugarri zehatzetan lekualdatzeko aukera ematen duena.
Diziplina anitzeko taldea
Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu honek diziplina anitzeko taldea izan du, obra egokitu eta lekuz aldatzeko, Fernando Bazeta UPV/EHUko irakasleak zuzenduta jardun duena. Lantaldea bi artista plastikok, zaharberrikuntzako hiru adituk, UPV-EHUko Euskal Arte Garaikideko espezialista batek, UPV-EHUko arkitekto batek eta Xortu enpresako bi arkitekto espezialistak, UPV-EHUko kontserbazio eta zaharberritze graduko bi ikaslek eta Basalan foru enpresako baso adituek osatzen dute. Proiektuak, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Ondarea Zaintzeko Zerbitzuaren aholkularitza du, eta Ibarrola familiaren laguntzarekin garatzen ari da.
Omako Baso leialagoa eta osoagoa
Ikerketa xehatuaren ondorioz Basoaren berrirakurketa egin da, eta 800 zuhaitzetan baino gehiagotan islatutako 34 multzo artistikok eratutako proiektuan gauzatu da. Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako proiektu honekin, eta Fernando Bazeta buru duen taldearen lanari esker, kontzeptu-akatsak eta titulu desegokiak zuzendu dira eta multzo horietako bakoitza osatzen duten elementuak eta horien esanahia zehatz-mehatz definitzea lortu da.
Era berean, Begiak, Kolore-zirkuluak, Erritmo Inguratzaileak eta Basoko animaliak bezalako hainbat arte-multzotan zuhaitz margotu gehiago gehitu dira eta horri esker artistak bere jatorrizko diseinuan asmatu zituen dimentsioetan eta ezaugarrietan osotu dira; beste alde batetik, dagoeneko galduta zeuden beste lau multzo berreskuratu dira –Kordobako Meskita, Haritzari omenaldia, Mehatxu nuklearra eta Diagonal bidimentsionala– eta horrela Omako Basoaren obra guztiaz gozatzeko aukera dugu. Multzo horiek 1989an galdu ziren, lursailen jabeek garai hartan egindako mozketaren ondorioz.
Udazkenean irekiko den Basoa zainduago egongo da eta iraunkorra izango da, landare-elementuari aplikatuko zaizkion aldizkako tratamenduak eta zainketak basoaren erritmo biologikorako egokiagoak direlako, jatorrizko landaredia errespetatzen delako eta landarediaren biotipoari eragin diezaioketen lanak saihesten direlako. Aldi berean segurtasun-sistema aktibatuko da suteetan jarduteko edo larrialdi-egoeretan erreakzionatzeko.
Gainera, bisitariek esperientzia atseginagoa izan dezaten, bideak egokitzen ari dira pinu eta altzifrez azal birrinduz osatutako substratu ekologiko batekin, eta ibilbidean atseden hartzeko guneak sortuko dira. Eta Basoa bisitatzen duten pertsonek obraren interpretazio hobea egin dezaten hainbat baliabide izango dituzte eskura, artista, bere ibilbidea eta Omako Basoa bera hobeto ezagutzeko.mako Basoaren obra guztiaz gozatzeko aukera dugu. Multzo horiek 1989an galdu ziren, lursailen jabeek garai hartan egindako mozketaren ondorioz.
Udazkenean irekiko den Basoa zainduago egongo da eta iraunkorra izango da, landare-elementuari aplikatuko zaizkion aldizkako tratamenduak eta zainketak basoaren erritmo biologikorako egokiagoak direlako, jatorrizko landaredia errespetatzen delako eta landarediaren biotipoari eragin diezaioketen lanak saihesten direlako. Aldi berean segurtasun-sistema aktibatuko da suteetan jarduteko edo larrialdi-egoeretan erreakzionatzeko.
Gainera, bisitariek esperientzia atseginagoa izan dezaten, bideak egokitzen ari dira pinu eta altzifrez azal birrinduz osatutako substratu ekologiko batekin, eta ibilbidean atseden hartzeko guneak sortuko dira. Eta Basoa bisitatzen duten pertsonek obraren interpretazio hobea egin dezaten hainbat baliabide izango dituzte eskura, artista, bere ibilbidea eta Omako Basoa bera hobeto ezagutzeko.