Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

El POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

Museoko bisitari eta langileen segurtasuna bermatzeko honako neurri hauek hartu dira:

  • Edukiera mugatua izango da.
  • BISITA GIDATUAK ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea: Tl. 629271516 edo info@elpobal.eus

Bisita gidatuak erakustaldiarekin: LARUNBATAK

Orduak: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00

Sarrera: 3,5€

  • Sarrera orokorra: 2,50€
  • Ordutegia: Betikoa (begiratu behean)

OHARRA: Museo barruan maskara erabiltzea DERRIGORREZKOA da.

Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean.

Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira. Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren, teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.

2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute.

 

Kontaktua

Helbidea: El Pobal auzoa. Muskiz-Sopuerta errepidea. 48550 Muskiz.

Telefonoa: 629 271 516

Posta elektronikoa: info@elpobal.com

Twitter: https://twitter.com/elpobal

Facebook: https://www.facebook.com/elpobalekoburdinola

Instagram: https://www.instagram.com/elpobal/

_

Ordutegia

Maiatzetik urrira:

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenak: itxita

Azarotik apirilera:

  • Asteartetik igandera eta jaiegunak: 10:00-14:00
  • Astelehenak: itxita

Itxita urtarrilaren 1 eta 6an, eta abenduaren 25ean.

_

Zerbitzuak

Bisita guztiak gidatuak dira

Eskola taldeentzako jarduerak:

  • Gida didaktikoak
  • Ogia edo taloa egiten
  • Burdin tailerra
  • Burdinolen ibilbidea
  • Gynkana esploratzailea
  • Ura eta energia
  • Gaztelutxiki-Castillo de Muñatones

Liburutegia

Denda

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna

Aparkalekua

_

Prezioak

Orokorra: 3,50 € (bisita gidatua) / 5,50 € (bisita gidatua + erakustaldia).

Murriztua: 2,50 € (bisita gidatua) / 3,50 € (bisita gidatua + erakustaldia), 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ezinduak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak.

Doakoa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Nagusi Txartela, ICOM (Museon Nazioarteko Kontseilua) txartela.

Eskola- eta aisialdi taldeak: 1€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua) / 2€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua + tailer didaktikoa).

El Pobaleko Burdinola + Muñatones Gaztelua (baterako bisita):

  • Orokorra: 4,50 € (3,50+1)
  • Murriztua: 3,50 € (2,50+1)
  • Eskola-taldeak: 2 € ikasle bakoitzeko.

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·