Logo de la Diputación
 

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo)

Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da. 1943. urtean monumentu nazional izendatutako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik.

Honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei: arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia.

Museoko areto batean, Ertzilla Dorrearen historia azaltzen da. Dorrea XV. mende amaierako eraikina da, hiri- eta merkataritza-izaera hutsekoa, eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemaren egilea izan zen Alonso de Ertzilla izan baitziren familia horretakoak.

1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituen, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxatzeko. Gero, 1994 eta 1995 urteen artean, dorreko fatxadak zaharberritu zituen. Orain dela gutxi, eraikina berriz zaharberritu da, hasierako itxura berreskuratzeko. Horrez gain, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz.

  • Bisita gidatuak egingo dira baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: Tl. 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.

Neguko ordutegia (urria - martxoa).

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-16:00.
  • Igandeak: 10:30-14:30.
  • Astelehenak itxita.

 

Kontaktua

Helbidea: Ertzilla Dorrea.Torronteroko enparantza. 48370 Bermeo.

Telefonoa: 946 881 171

Posta elektronikoa: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Sare sozialak:

Ordutegia

Neguko ordutegia (urtarrila - otsaila - martxoa eta urria - azaroa - abendua).

  • Asteartetik larunbatera: 10:00h-16:00h.
  • Igandeak eta jaiegunak: 10:30h-14:30h.

Udako ordutegia (apirila - maiatza - ekaina - uztaila - abuztua - iraila)

  • Asteartetik larunbatera: 10:00h-19:00h.
  • Igandeak eta jaiegunak: 10:30h-14:30h.

Itxita

  • Astelehenak.
  • urtarrilak 1 eta 6, irailak 9, abenduak 25.

Zerbitzuak

Bisita gidatuak; 10 partaidetik gorako taldeak; aurretiz erreserbatu behar da.

Aldi baterako erakusketak.

Hitzaldiak eta proiekzioak.

Guneen alokairua.

Famili tailerrak.

Harrera.

Saltokia.

Liburutegia.

Egokitutako sarbideak.

Prezioak

  • Orokorra: 3,50€.

  • Murriztua: 2€.

26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak, eta 10 lagunetik gorako taldeak.

  • Doan: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak, behar bezala egiaztatuta, Museoaren Eguna: larunbata, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Galernaren Urteurrena, Arrain Azoka, Itsasaldeko Museoen Eguna, Nagusi txartela, ICOM txartela.

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·