Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA

Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espacio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen.

Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da.

MATERIALA:

 

Kontaktua

Helbidea: Alegria Jauregia. Allendesalazar, 5. 48300 Gernika-Lumo

Telefonoa: 946 255 451

E-posta: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Sare sozialak:



Ordutegia

AZAROA-MARTXOA

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-17:00
  • Igandeetan: 11:00-15:00
  • Astelehenak itxita jaiegunak izan ezik

APIRILA - URRIA:

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-18:30
  • Igandeak: 11:00-15:00
  • Uztaila eta abuztuko astelehenak: 11:00-15:00

ORDUTEGI BEREZIAK:

  • Aste Santua: 10:00-18:30
  • Urriko Azken Astelehena: 11:00-15:00
  • Abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1, 6 eta abenduak 25: Itxita

Zerbitzuak

Bisita gidatuak taldeentzat (gutxienez 10 lagun), aurretiko hitzorduarekin

Ikasle talde eta familientzako tailerrak

Bisita aurreko prestaketa saioak egiteko aukera

Ekintza anitzak: hitzaldiak, ipuin kontalariak, kontzertuak, aurkezpenak...

Instalazioak: egokitutako sarbideak + bizikletentzako aparkalekua

Aretoen alokairu eta lagapena

Denda



Prezioak

Orokorra: 5 €


Murriztua: 3 €
Familia ugariak, familia monoparentalak, ezgaitasundun pertsonen laguntzaileak, ikasleak, jubilatuak, langabeak, 10 lagunetik gorako taldeak, gidak, irakasleak, kazetariak, erromesak.

Doako sarrera
• Publiko guztientzat: larunbatetan.
• Doako sarrera duten kolektiboak:
o 16 urtetik beherakoak.
o Desgaitasunen bat duten pertsonak.
o Esklusio-arriskuan dauden pertsonak.
o ICOMeko kideak.
o Taldearekin datozen gidariak.
o Taldearekin datozen irakasleak.


• Publiko guztientzako doako jardunaldiak:
o Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18a).
o Bonbardaketaren urteurrena (apirilaren 26a).


* Doakotasuna edo deskonturen bat eskuratzeko, dagokion egiaztagiria aurkeztea nahitaezkoa da.

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·