Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

MUÑATONES GAZTELUA (Muskiz)

BISITA ERRESERBAREKIN BAKARRIK

Muñatones Gaztelura bisita gidatua:

  • IGANDEAK (Ekainak 21etik irailak 13ra)
  • Orduak: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00
  • Sarrera: 2,5€ (El Pobal Burdinolako bisita gidatua ere eginez gero: 3,5€)

Muñatones Gaztelura eta El Pobal Burdinolara bisita gidatu bateratua:

  • LARUNBATAK (Ekainak 20tik irailak 12ra)
  • Ordua: 10:00 (Gazteluan hasten da).
  • Sarrera: 4,5€

ERRESERBAK: Ekainak 9tik aurrera Tl. 629271516 edo info@elpobal.com

Muñatones Gaztelua XIV eta XV mendeetan, Euskal Herria bandokieen arteko borrokek hondatu zuten garaian, luzatu zen eraikitze-prozesuaren emaitza da. Bizkaiko arkitektura-ondarearen adibide bikainenetako bat dugu. Hori dela eta, Monumentu Multzo izendatu zuten eta, modu horretan, kontserbatutako aztarnen kalitatea eta eraikinaren balio historiko aparta bermatu egin zen.

Izan ere, kanpoko harresien sistemagatik, hauxe dugu gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra. Ez hori bakarrik, gure historiako pertsonaia berezienetako bati lotuta dago, arma eta letra gizon izan zen Lope García de Salazar boteretsuari, alegia, zeinak Bienandanzas e Fortunas obra ezaguna idatzi zuen.

El Pobaleko Burdinolak ere harreman estua dauka bandokideen garaiko gotorleku honekin. Ochoa de Salazarrek, Lope García kronikariaren ilobak, burdinola XVI.mendearen hasieran erakiarazi zuen eta bere ondorengoek 200 bat urteetan eutsi zioten burdingintza-negozioaren jabetzari.

Bi monumentuetara, gaztelura eta burdinolara, egin daitekeen bisitaldiak, ezberdinak baina aldi berean osagarriak diren Bizkaiko iraganaren alderdi ezberdinak erakusten ditu. Bi eszenatokiek garai haiek gogora ekartzeko ahalmen handia dute eta horien bitartez ezagutuko ditugu noble landatarren bizimodu ezberdinak eta bere boterearen oinarri ziren aberastasunen iturriak.

 

IInformazioa

San Martin auzoa - 48550 Muskiz (Bizkaia)

Bisita guztiak gidatuak dira.

Leku kopuru mugatua.

AURRETIAZKO HITZORDUA BEHARREZKOA: 629271516 (El Pobaleko burdinola) edo elpobal@bizkaia.eus

Koordenadak GPS: 43º 19’ 25’’ N 3º 6’ 45’’ W

Prezioak

Muñatones Gaztelura bisita gidatua IGANDEAK (Ekainak 21etik irailak 13ra). 2,5€ (El Pobal Burdinolako bisita gidatua ere eginez gero: 3,5€)

Muñatones Gaztelura eta El Pobal Burdinolara bisita gidatu bateratua LARUNBATAK (Ekainak 20tik irailak 12ra): 4,5€

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·