Logo de la Diputación
 

LA ENCARTADA FABRIKA - MUSEOA (Balmaseda)

  • Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea, eta 20 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, erreserba egitea beharrezkoa izango da: Tl 946 800 778 edo laencartada@bizkaia.eus
  • Ordutegia: Betikoa (begiratu behean)
  • Bisitak BETI DIRA GIDATUAK, eta eguneko azkenengo bisita ixteko ordua baino ordubete lehenago aterako da, bisita gidatuen iraupena ordu batekoa baita

La Encartada SA fabrika 1892an sortu zen eta 100 urtez egon zen martxan. Kapital soziala 5 indianok –Mexikon aberastu ziren bizkaitar emigranteak– jarri zuten; haietako 3 Balmasedakoak ziren. Fabrikan, artilea lantzen zen eta hainbat artikulu egiten ziren, besteak beste txapelak –produktu nagusia–, mantak eta oihalak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, nola ez, matazak eta harilak.

Fabrikaren inguruan, auzo langile txiki bat eraiki zen langileentzako etxeekin, kapera-eskolarekin, zuzendariaren etxearekin (dagoeneko desagertuta) eta bestelakoekin. eta baratzeekin. 2007tik, La Encartada Fabrika Museoa industria-museo bat da. Eraikinek, makinek eta langile-koloniak garai haien adierazle nabarmena dira, eta bisitak penintsulako iraultza industrialaren hasierako garaietara eramaten gaitu. La Encartadaren balio nagusietako bat da bere makina-bilduma paregabea; ingelesak dira gehienak, XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak.

Ia ukitu gabe kontserbatu ditu bere irudia eta dotazio teknologikoa, eta oso-osorik mantentzen ditu ekoizpen-prozesuaren elementu guztiak, lehengaia gordin jasotzen denetik, paketatzeko eta bidaltzeko prozesura arte. Osotasun tekniko hori eta kontserbazio-egoera paregabea direla-eta, La Encartada bisita daitekeen elementu bakarra da bere arloan.

PROGRAMAS ESPECIALES:

BERRITU - Bisitak erakusketarekin: makineria martxan

BILDUMA - Pieza bat, istorio bat: ikerketaren emaitzak

 

Ordutegia

Azaroaren 1etik apirilaren 30era:

  • Asteartetik igandetara: 10:00-14:00

Maiatzaren 1etik urriaren 31ra eta Aste Santuko Osteguna eta Ostirala:

  • Asteartetik larubatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Igandetan eta Jaiegunetan: 10:00-14:00

Itxita astelehenetan, urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean.

Zerbitzuak

BISITALDIAK BETI GIDATUAK DIRA (azkena, ixteko ordua baino ordu bat lehenago).

Aretoen alokairua

Aparkalekua

Denda

Atseden gunea eta umeentzako jolas gunea

_

Prezioak

Orokorra: 5,50 €

Murriztua: 3,50 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak eta 10 lagunetik gorako taldeak

Doakoa: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak egiaztatuta, MNE (maiatzak 18), Museoaren eguna (ostirala), Nagusitxartela, ICOM txartela eta herriko jaieguna

_

Harremanetarako

Helbidea: El Peñueco auzoa, 11. 48800. BALMASEDA
Telefonoa: 946 80 07 78
Posta elektronikoa: laencartada@bizkaia.eus
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·