Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo): Hemingway & Euskal Herria

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo)

2021/03/31 - 2022/01/30

Martxoa 2021 - Urtarrila 2022

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak "Hemingway & Euskal Herria" erakusketa zabalduko du

  • Idazle amerikarrak Euskal Herriarekin izan zuen lotura aztertzen duen lehen erakustaldia da.

Euskal Herria Museoaren egoitza den Alegria jauregiak, Ernest Hemingway idazleari buruzko erakusketa bat aurkeztuko du martxoaren 31an. Objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, idatziak eta hainbat bitxikeriei esker, Nobel saridun idazleari buruzko atzera begirada ezezaguna planteatzen du, Euskal Herriko kulturarekin eta jendearekin izan zuen lotura sendo eta zabalaren lekuko gisa.

“Night Before Easter – Pazko Bezperako Gaua" kontakizunaren euskarazko lehen edizioa

Erakusketaren osagarri, Euskal Herria Museoak eta Edorta Jimenezek, erakusketaren komisarioak, "Night Before Easter" (Pazko Bezperako Gaua) liburuaren euskarazko lehen edizioa aurkeztuko dute. Martha Gellhorn-ek idatzitako kontakizun laburra; kazetari, gerra-erreportari eta Hemingway beraren bikotea izan zena. Kontakizunak idazleak berak eta Habanan bizi den euskaldun talde batek, gehienak pilotariak, bizi izandako festa gau bat jasotzen du.


Ekintzak eta bisitak

Museoak erakusketaren bisita gidatuak eskainiko ditu apiriletik aurrera eta idazlearen irudiaren eta lanaren inguruko hainbat ekintza antolatu ditu urtean zehar: Zine foruma, ipun-kontalaria, irakurraldi komentatuak, ibilbideak, hitzaldiak…


Bisita gidatuak: Igandero 12:00etan apirilaren 4tik aurrera.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·