Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

EL POBALEKO BURDINOLA

2020/04/29 - 2020/05/31

ERREMENTARIAREN ETXEAN ...

Bildumaren #BisitaBirtuala

Gaur, zuen baimenarekin, El Pobaleko bildumak gezurtatzen omen duen eta hain ezaguna den esaera zahar hau zalantzan jarriko dugu.

500 objektu inguruk janzten dituzte museo honetako hormak, erakusketa gelak eta lantoki zaharrak, erabat jardunean zeudenean izan ei zuten itxura itzultzeko ahaleginean.

Objektuek antzinako espazio hauek birsortzen laguntzen digute – batez ere sutegian, denbora gelditu denaren sentsazioa daukagu- eta burdinak hartu ditzakeen forma desberdinak erakusten dizkigute, forma hauek historian zehar material honek izan dituen aplikazioak bezain anitzak direlarik.

Mailuak, kurrikak, ingudeak, matxardak, taielak, zulagailuak, limak edo borrak, errementariaren lanerako ezinbesteko tresnetako batzuk dira.

Hauekin batera, garraio, abeltzantza edo nekazaritza bezalako beste ogibide batzuentzat egindako pieza multzo zabal batek osatzen du bilduma. El Pobalen, pieza guztien artean aitzurra zen izarra, bai eta nabarrak ere, eta sutegitik ehundaka pikatxoi atera ziren inguruan bat-batean azaldu ziren meatzaritza enpresa aseezinetara.

“Burdinaren boutique” honetan etxean erabiltzen ziren objektu tradizionalak nostalgia apur batekin antzemango ditugu, eta beste pieza esklusiboago batzuk, exotikoak ere, harrituko gaituzte.

El Pobalen zain duzue historiaren eta gure memoria sentimentalaren zati den burdinaren unibertso oso bat.

* Errementariaren etxean, zotza burduntzi.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·