Logo de la Diputación
 
Jarduerak

TXAKOLIN MUSEOA-TXAKOLINGUNEA (Bakio)

Bisita gidatuak eskaintzen dira orduro. Erreserba aldez aurretik egitea beharrezkoa da zure plaza bermatzeko.

Ikus-entzunezko interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen digu.

Bertan izanda jakingo dugu azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historiaz eta garapenaz. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu barik eta ohiko ekoizpenak hobetzeko aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek. Honekin batera ikusiko dugu zelan, txakolin zuria izan arren ezagunena eta ekoitziena, badirela upategiak txakolin gorria edo "ojo de gallo" deritzona edo beltza egiten dutenak. Txakolinon produkzioa txikiagoa izan arren ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino.

ARGITALPENAK

“Bizkaiko Txakolinaren bene-benetako eta ia behin betiko historia Parrapius Zerratia irakasle andrearen arabera”

“Txakolin zaporedun istorioak”

 

Kontaktua

Helbidea: Basigoko Bide Nagusia, 3. 48130, Bakio

Telefonoa: 94 602 85 13

E-mail: txakolingunea@bizkaia.eus

Ordutegia

AZAROTIK APIRILERA:

  • Asteartetik igandera: 10:00- 14:00 (azken bisita 13:00etan)

MAIATZA, EKAINA, IRAILA ETA URRIA:

  • Astelehenetik larunbatera: 10:00- 14:00 (azken bisita 13:30ean) / 16:00-18:00 (azken bisita 16:30ean)
  • Igandeetan: 10:00-15:00 (azken bisita 13:30ean)

UZTAILEAN, ABUZTUAN ETA ASTE SANTUAN:

  • Astelehenetik igandera: 10:00- 19:00 (azken bisita 17:30ean)

ITXITA abuztuaren 29an, urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean.

Zerbitzuak

Aldi baterako erakusketak, hainbat gaiari lotuak

Txakolin dastaketak

Azaldutako katak

Tailer didaktikoak

_

Prezioak

Prezioak

1. AUKERA: Museorako sarrera

Orokorra: 5€ / Murriztua: 3€

2. AUKERA: Museorako sarrera + txakolin bat.

Orokorra: 7€ / Murriztua: 5€

3. AUKERA: Museorako sarrera + txakolin bat + Gilda edo txakolin desberdin bi

Orokorra: 10€ / Murriztua: 8€

· Murriztuta: Familia ugariak, familia monoparentalak, ezgaitasundun pertsonen laguntzaileak, ikasleak, jubilatuak, langabeak, 10 lagunetik gorako taldeak, gidak, irakasleak, kazetariak.

· Doako sarrera: Ostiralak, 16 urtetik berakoak, desgaitasunen bat duten pertsonak , esklusio-arriskuan dauden pertsonak, ICOM txartela, gidak (taldeagaz), irakasleak (taldearekin), MNE (Maiatzak 18).

· Eskoletako taldeak: 1 € ikasle bakoitzeko

*Deskontua eta doakotasuna izateko akreditazioa erakustea beharrezkoa da

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·