Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Asko ... eta gehiago

2023KO JARDUEREN EGITARAUA

Bizkaiko Foru Aldundiko museo, areto eta interes tokien programa.

MUSEKINTZA Jaialdia 22/23

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan arte eszenikoak taularatuko ditu.

WOMEN´S LEGACY

WOMEN´S LEGACY

Ondarea, emakumeen emaria

Albisteak

irudia

El Pobalek eta La Encartadak duten ondare-balioa erakusgai Bartzelonan

2023/03/24

El Pobaleko Burdinolak eta La Encartada fabrika-museoak duten ondare-balioa eta jarduera-eskaintza berezia erakusgai Bartzelonan

 

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen bi museoek ondare-balioa eta jarduera-eskaintza berezia erakutsiko dituzte martxoaren 24tik 26ra Bartzelonan egingo den B-Industrial azokan.

B-Industrial ekimenak nazioarte mailako Industria Ondarean oinarritutako proposamen ugari batzen ditu; turismo industrialeko ekitaldirik handientzat hartzen denak 36.000 bisitari eta 1.200 profesional baino gehiago batzen ditu urtero.

El Pobaleko burdinolak eta La Encartada fabrika-museoak Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen industria ondarearen erreferentziazko bi museoren ondare-balioa  eta jarduera-eskaintza berezia erakutsiko dute martxoaren 24tik 26ra.

La Encartada fabrika-museoa, Europa osoan bere generoko industria ondarearen adibide bakarra, Balmasedan dago. Museoak aukera ematen du duela 100 urte baino gehiago sortu zenean  zuen egoera berean dagoen fabrika zahar batera sartzeko. Bertako eraikinak, espazioak eta giroak ez dira birsorkuntza, jatorrizko eraikinak, espazioak eta giroak dira, Europa mailako industria ondarearen harribitxia da. La Encartada ERIHk (European Route of Industrial heritage) erakundeak Anchor Point gisa aitortutako Euskadiko lehen gunea da, hau da, garrantzi historikoa eta erakarpen turistikoa duen lekua. ERIH (European Route of Industrial Heritage) turismo industrialaren Europako elkarte erreferentea da, Europako ondare industrialaren baliabide garrantzitsu eta interesgarrienak batzen dituena eta horien arteko lotura dena.

El Pobaleko burdinola, Monumentu Multzo izendatua, burdinaren eta errotaritzaren industriaren museo bizia da, eta Bizkaian bisita daitekeen eta martxan dagoen burdinola bakarra da. Burdinola Muskizen dago, eta burdinaren 500 urteko historia irudikatzen du. Barbadun ibaiaren bihurgune eder batean dago, eta ibai horren urak konplexu hidrauliko hori mugitu zuen XVI. mendearen hasieratik XX. mendearen erdialdera arte.

Azoka erakusleiho garrantzitsua da lehen mailako ondare-elementu diren bi museo hauek ezagutarazteko, makinak martxan jartzea bezalako erakustaldiak eta urte osoan jarduera ugari eskaintzen dituzten museoak dira.

 

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·