Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

2020 Jarduera Egitaraua

2020 JARDUERA EGITARAUA

Albisteak

Irudia

Ondarearen Europako Jardunaldiek hogeigarren edizioa ospatuko dute Bizkaian

2020/02/24

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien hogeigarren urteurrena ospatuko du, Hezkuntza eta Ondarea izeneko topaketa-ziklo batekin. Lehen jardunaldia otsailaren 26an izango da, Ondare Aretoan

 

 

Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiek hogeigarren edizioa dute aurten eta urteurren hori ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak topaketa-ziklo bat antolatu du otsailetik maiatzera bitartean, kultura-ibilbide horretan parte hartu duten kolektibo eta erakundeentzat. Ekimen honen helburua esperientziak partekatzea, balantzea egitea eta ondarearen kudeaketan, komunikazioan eta hezkuntzan sortzen diren erronka berriei buruz hausnartzea da.
 
 
 
Hezkuntza eta Ondarea da jardunaldien hogeigarren edizioaren gaia eta hezkuntzari lotutako kolektiboak inplikatuko ditu. Era berean, Bizkaiko museo eta ondareari lotutako guneen sarearen hezkuntza programa ezagutzeko aukera izango da. Lehen jardunaldia otsailaren 26an egingo da Ondare Aretoan.
 
 
 
INFORMAZIO GEHIAGO: PRENTSA EREMUA

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·