Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

Albisteak

Irudia

Gipuzkoak interesa erakutsi du Arrolako berreraikitze birtualari buruz

2020/01/16

Gipuzkoak interesa erakutsi du Bizkaiko Foru Aldundiak Arrolako kastroan garatutako berreraikitze birtualari buruz

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko Udalak Arratzuko aztarnategia bisitatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak erabilitako teknikak ezagutzeko asmoz.
 
Bizkaiko Foru Aldundiak Arrolako (Arratzu) aztarnategia islatzeko egin duen berreraikitze birtualak interesa piztu du Gipuzkoako Aldundian eta Azkoitiko Udalean. Aldundi eta udal gipuzkoarrek bizkaitar aztarnategia bisitatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta adituekin batera, Arrolan martxan jarritako lan tekniko eta teknologikoa ezagutzeko helburuz.
 
Azken urteetan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak, monumentuaren aurreko indusketa arkeologikoetan eta zientifikoki zaharberritzeko lanetan egindako ikerketan oinarrituta, Urdaibaiko ibilbide historikoen programa bat sortu du. Hala, aldundiak Arrolako Oppidumaren aurriak bistaratzea ahalbidetzen duen errealitate areagotuko sistema bat sortu du. Kastro edo herrixka berezi horretan batzen zen ekialdeko Kantauri aldeko biztanleria II. Burdin Aroko azken etapan eta erromatar garaiaren hasieran. 
 
Informazio gehiago: Prentsa eremua

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·