Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

Argitalpenak

OEJ DOSIERRA

Albisteak

Irudia

Europako industria-ondarearen sareak turismoko bere aintzatespen garrantzitsuena eman dio Lan Encartada Fabrika-Museoari

2019/11/29

 Lorea Bilbaok, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, gaur arratsaldean jaso du Museoaren ziurtagiria, hori lortzen duen Euskadiko lehena.

 
ERIH (European Route of Industrial Heritage) industria-ondarearen Europako sareak Anchor Point saria eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen La Encartada Fabrika-Museoari. Ziurtagiri horren bidez Bizkaiko industria-museoa industria-ondarearen Europako turismo-ibilbideko "Ainguraleku" edo enklabe nabarmen gisa egiaztatzen da.
 
ERIH, Europako ondare industrialaren sare turistiko garrantzitsuenak, Enkarterriko museoaren "garrantzi historikoa eta erakargarritasun kulturala" aitortzen du, eta Europako historia industrialerako gune turistiko garrantzitsuenen ibilbidean sartzen du. Izan ere, La Encartada Fabrika-Museoa Euskadiko lehen Ainguralekua, eta bakarra,  da.
 
Info gehiago: PRENTSA EREMUA
 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·