Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri

MUSEKINTZA Jaialdia 21/22

Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia.

irudia

2022 Jarduera Egitaraua

KATALOGOA AURKEZTU DA

WOMEN´S LEGACY

WOMEN´S LEGACY

Ondarea, emakumeen emaria

Albisteak

Bisita

Omako basoa bisitatzeko izena emateko epea zabaldu da 94 465 16 57 telefonora deituta

2022/07/15

 

 Datorren uztailaren 25etik aurrera bisitatu ahal izango da basoa, soilik bisita gidatuan eta aldez aurretik erreserbatuz, uztailaren 15etik aurrera 94 465 16 57 telefonora deituz.

Bisita gidatuan, Omako basoko artelanak lekualdatzeko lehen faseko pintatze-prozesua bertatik bertara ikusiko da. Gainera, bisitariek basoaren proiektuaren xehetasunak ezagutuko dituzte. Pintatzeko prozesua 2023ko udan amaituko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Ibarrolaren obraren lekualdaketa 2022ko ekainaren amaieran hasi zen, eta bertan artista plastikoak, zaharberritzean adituak, Basalan foru enpresako basogintzako adituak eta EHUko espezialistak eta ikasleak osatzen dute margozteko taldelana, Agustin Ibarrolaren obran aditua den Fernando Bazetaren gidaritzapean. Talde horrek bi fasetan egingo ditu lekualdatze-lanak, aurtengo eta datorren urteko udako hilabeteetan, alegia. Izan ere, baldintza meteorologikoek eragin handia dute horien garapenean.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondare Zerbitzuaren aholkularitza duen proiektuak bere lehen faseari ekin dio.

PRENTSA-EREMUA: Albiste osorako sarbidea

 

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·