Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

MUSEKINTZA Jaialdia 22/23

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan arte eszenikoak taularatuko ditu.

irudia

2022 Jarduera Egitaraua

KATALOGOA AURKEZTU DA

WOMEN´S LEGACY

WOMEN´S LEGACY

Ondarea, emakumeen emaria

Albisteak

Itsasontzia

Muskizko San Julian elizako atean grabatutako itsasontziak Muskizko El Pobal burdinolan daude ikusgai

2022/09/23

  Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Marta Zabala Muskizko El Pobal burdinolako zuzendariarekin batera aurkeztu du foru museoko erakusketa berria "Muskizko San Julian elizan grabatutako itsasontziak".

Lorea Bilbaok azaldu du "orain dela 200 urte baino gehiago zenbait pertsonek Muskizko San Julian elizaren hegoaldeko atean itsasontziak, izenak eta ikurrak grabatu zituztela eta guztira 24 aurkitu dituztela, eta modu horretan beraien usteen eta ohituren testigantzak utzi zituztela. Multzo ikonografikoa oso berezia da eta oharkabean egon du denbora luzez, 2021ean Carlos Glariak deskubritu zuenera arte. Diputatuak gehitu du "Badakigula aurkikuntzak balio handia duela eta estuki lotuta dagoela burdinaren kulturarekin, eta horregatik Bizkaiko Foru Aldundiaren El Pobal burdinolak ondare hau berreskuratu eta hedatzeko lana bere gain hartu duela. Horretarako, museoko taldea hilabete luzez lanean aritu da orain inauguratzen ari garen erakusketa monografikoa prestatzen, eta ikerketa lanen emaitzak gaur bertan aurkezten den katalogoan jaso dira. Itsas grafitoen multzo berezi honen aurkikuntza oso garrantzitsua da Bizkaiko itsas historia eta antropologiarentzat".

Marta Zabalak azaldu du "Grabatu sinpleak direla, itxuraz bakunak, baina ezinbesteko informazioa ematen dutela gure arbasoek itsasoarekin zuten harremana hobeto ulertzeko. Irudi oroitarazleak dira baita ere, zeintzuek kostaldeko leku honetako itsas eta merkataritza jardueraz eta urrezko garaian, XVIII. eta XIX. mendeetan, izan zuen gizarte garrantziaz hitz egiten duten".

San Juliango grafitoak itsas ondare bakarra eskaintzen dute, beraien aniztasuna, aberastasuna eta esanahia direla-eta. Multzo berria eta zoragarria da, izan ere, gaur egun Bizkaiko horrelako kasu bakarra da. Era berean, horrelako irudiak Atlantikoko kostaldeko hainbat udalerritan dokumentatzen ari dira, eta azaltzen dute Muskiz ere itsas tradizioen kulturaren parte izan zela mundu osoko beste herri batzuekin batera.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: PRENTSA EREMUA

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·