Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
irudia

2021 Jarduera Egitaraua

KATALOGOA AURKEZTU DA

EUROPAKO I. WOMEN´S LEGACY FOROA

EUROPAKO I. WOMEN´S LEGACY FOROA

Síguenos en las redes...

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram

Albisteak

irudia

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak ‘Hemingway & Euskal Herria’ erakusketa inauguratu du

2021/03/30

 

Foru Museoak Ernest Hemingway idazle amerikar ospetsuak Euskal Herriarekin izan zuen loturari buruzko lehen erakusketa jarri du ikusgai. Erakusketak estreinakoz aurkezten du “Night Before Easter – Pazko Bezperako Gaua" liburuaren euskarazko edizioa eta erakusketa 2022ko urtarrilera arte egongo da ikusgai.

 

Ernest Hemingway nobel saridunak ia 40 urtetan zehar Euskal Herriko kultura eta jendearekin izan zuen lotura erakusten duten objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, idatziak eta bitxikeriak biltzen ditu erakusketa honek. Edorta Jiménez da erakusketako komisarioa eta lehenengoz aurkezten du  “Night Before Easter –Pazko Bezperako Gaua” liburuaren euskarazko argitalpena.

 

Erakusketa Martha Gellhorn kazetari, gerra-erreportari eta idazleak idatzitako Hemingway & Euskal Herria kontakizunarekin osatzen da. Martha Gellhorn, aldi berean, idazle amerikarraren lagun sentimentala ere izan zen eta berak batez ere Habanan bizi iziren euskal pilotariekin ordu txikiak arte egindako festa bat kontatzen du. Aldi berean, Erramun Mendibelanda euskal margolari, grabatzaile eta ilustratzailea arduratu da liburuaren diseinuaz eta maketazioaz, eta historiari bizia ematen dioten ilustrazioen egilea ere bada.

PRENTSA OHARRA

 

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·