Bizkaikoa.bizkaia.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar el servicio y obtener información estadística sobre los hábitos de navegación. Si continua navegando, se considera que acepta su uso. Para más información, consulte el apartado Cookies

Logo de la Diputación
 

La Encartada Fabrika-Museoa

La Encartada SA fabrika 1892an sortu zen eta 100 urtez egon zen martxan. Kapital soziala 5 indianok –Mexikon aberastu ziren bizkaitar emigranteak– jarri zuten; haietako 3 Balmasedakoak ziren. Fabrikan, artilea lantzen zen eta hainbat artikulu egiten ziren, besteak beste txapelak –produktu nagusia–, mantak eta oihalak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, nola ez, matazak eta harilak.

Fabrikaren inguruan, auzo langile txiki bat eraiki zen langileentzako etxeekin, kapera-eskolarekin, zuzendariaren etxearekin (dagoeneko desagertuta) eta bestelakoekin. eta baratzeekin. 2007tik, La Encartada Fabrika Museoa industria-museo bat da. Eraikinek, makinek eta langile-koloniak garai haien adierazle nabarmena dira, eta bisitak penintsulako iraultza industrialaren hasierako garaietara eramaten gaitu. La Encartadaren balio nagusietako bat da bere makina-bilduma paregabea; ingelesak dira gehienak, XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak.

Ia ukitu gabe kontserbatu ditu bere irudia eta dotazio teknologikoa, eta oso-osorik mantentzen ditu ekoizpen-prozesuaren elementu guztiak, lehengaia gordin jasotzen denetik, paketatzeko eta bidaltzeko prozesura arte. Osotasun tekniko hori eta kontserbazio-egoera paregabea direla-eta, La Encartada bisita daitekeen elementu bakarra da bere arloan.

UDAKO ORDUTEGIA

Asteartetik-ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak: 10:30etatik 19:00etara

Igandeak: 11:00etatik a 15:00etara.

 

Kontaktua

Helbidea: El Peñueco, 11. 48800 Balmaseda

Telefonoa: 946 800 778

Posta elektronikoa: laencartada@bizkaia.eus

Twitter: https://twitter.com/LaEncartada

Facebook: https://facebook.com/LaEncartada

Instagram: https://www.instagram.com/laencartadafabrikamuseo/

_

Ordutegia

Urriaren 16tik apirilaren 14ra:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
  • Larunbatetan: 10:30-19:00
  • Igandeetan: 11:00-15:00

Apirilaren 15tik urriaren 15era eta Aste Santuan:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Larunbatak: 10:30-19:00
  • Igandeak: 11:00-15:00

Itxita urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean.

_

Zerbitzuak

Aretoen alokairua

Aparkalekua

Denda

Atseden gunea eta umeentzako jolas gunea

_

Prezioak

Orokorra: 5,50 €

Murriztua: 3,50 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak eta 10 lagunetik gorako taldeak

Doakoa: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak egiaztatuta, MNE (maiatzak 18), Museoaren eguna (ostirala), Nagusitxartela, ICOM txartela eta herriko jaieguna

_

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·