Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo)

Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da. 1943. urtean monumentu nazional izendatutako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik.

Honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei: arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia.

Museoko areto batean, Ertzilla Dorrearen historia azaltzen da. Dorrea XV. mende amaierako eraikina da, hiri- eta merkataritza-izaera hutsekoa, eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemaren egilea izan zen Alonso de Ertzilla izan baitziren familia horretakoak.

1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituen, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxatzeko. Gero, 1994 eta 1995 urteen artean, dorreko fatxadak zaharberritu zituen. Orain dela gutxi, eraikina berriz zaharberritu da, hasierako itxura berreskuratzeko. Horrez gain, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz.

BISITA eta JARDUERAK EGITARAUA 2019-2020

ERAKUSKETA: BERMEOKO HISTORIA POSTALA

 

Kontaktua

Helbidea: Ertzilla Dorrea.Torronteroko enparantza. 48370 Bermeo

Telefonoa: 946 881 171

Posta elektronikoa: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Facebook: https://www.facebook.com/ArrantzaleenMuseoa/

_

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan: itxita

_

ZERBITZUAK

Gidatutako bisitak (aurretiazko hitzordua hartuta). Asteartetik ostiralera

Familientzako tailerrak

Hitzaldiak eta proiekzioak

Aldi baterako erakusketak

Harrera

Saltokia

Liburutegia

Egokitutako sarbideak

Guneen alokairua

_

Prezioak

Orokorra: 3,50 €

Murriztua: 2 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak, eta 10 lagunetik gorako taldeak)

Doan: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak, behar bezala egiaztatuta, Museoaren Eguna: larunbata, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Galernaren Urteurrena, Arrain Azoka, Itsasaldeko Museoen Eguna, Nagusi txartela, ICOM txartela.

Eskoletako taldeak: 1€ ikasle bakoitzeko.

Bisita gidaturako taldeak (aurretiazko hitzordua): 10 lagunetik gorako taldeak, 2 € lagun bakoitzeko.

_

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·