Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
OEJ 2018

Ondareari buruzko Europako jardunaldiak

2018: Ondarea, emakumeen emaria

Albisteak

Irudia

Bizkaiko hogeita hamazortzi museotan jarduera ugari eta doako sarrerak eskainiko dira Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2018/05/14

 

Athletic Club Museoa izan da aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren programazioa (maiatzaren 18a) aurkezteko agertokia. Aurten Bizkaiko hogeita hamazortzi museok egiten dute bat ekimenarekin.

 

Gaur goizeko ekitaldian, Lorea Bilbao diputatua buru dela, Bizkaiko hogei bat museoren ordezkariak izan dira. Gehienek museoa doan bisitatzeko aukera emango dute egun horretan. Aurten "Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, bisitari berriak" lelopean ospatuko da eguna; berrogeita hamar jarduera inguru egingo dira Bizkaiko 23 udalerritako museoetan.

 

Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbao andreak esan duenez, "Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunetan ariko diren museoek argi erakusten dute Bizkaian denetariko museoak daudela. Bakoitzak zerbait berezia du, desberdina, berariazkoa". Eta gaineratu du: "Denen artean gure lurraldearen eta gure nortasunaren funtsezko ezagutza eskaintzen dute. Aurten ere, ohi bezala, Bizkaiko museo handiek, txikiek eta denetariko gaiak lantzen dituztenek bat egingo dute Museoen Nazioarteko Eguna, eta horretarako sarrera erraztuko dute. Hain zuzen ere, ia museo guztiek doan sartzen utziko dute, eta horrez gainera jarduera bereziak antolatuko dituzte ospakizuna indartzeko."

 

Lorea Bilbaoren esanetan: "aurrean ditugun erronketako bat da herritarrengana heltzen jarraitzea, hau da, bisitari berriak erakartzea, museoak ez daitezen bakan batzuen bilgune, baizik eta denetariko herritar askoren gozagarri. Hori lortuko badugu, lanean jarraitu behar dugu museoak eta barnean dauden altxorrak plazaratzeko modu berriak asmatzeko, kultura eta herritarren arteko lotura ezartzeko modua da eta."

 

Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren jarduerak maiatzaren 18an eta asteburu horretan, maiatzaren 19an eta 20an, egingo dira. Ekitaldiek ia Bizkai osoa hartuko sute, Bizkaiko hogeita hiru udalerritako ekipamenduetan egingo baitira.

 

 

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·