Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

logo de bizkaikoa

Gardentasuna. Informazio publikoa eskuragarri
Irudia

Argitalpenak

OEJ DOSIERRA

Albisteak

Irudia

LA ENCARTADA, INDUSTRIA-ONDAREAN ERREFERENTEA

2019/06/09

Industria-ondarearen Europako elkarterik nabarmenenak garrantzia historikoko leku gisa aitortu du La Encartada

ERIH (European Route of Industrial Heritage) erakundeak bere sistemara gehitu du Bizkaiko Foru Aldundiaren La Encarta fabrika-museoa. Sistema horrek Europako industria-ondareko onena aurkezten du eta arlo horren inguruko bildumarik osatuena jasotzen du.

ERIHk (European Route of Industrial Heritage), industria-ondarearen Europako elkarterik garrantzitsuenak, Bizkaiko Foru Aldundiaren La Encartada fabrika-museoa ‘Anchor Point’ gisa sailkatu du, hau da, garrantzia historikoko eta turismoa erakartzeko tokia. La Encartada ‘Anchor Point’ gisa sartzeko eskaera eginda eta ERIHko presidenteordeak eta hainbat batzordekidek museoa bisitatu ostean, instalazioak toki hori ‘Anchor Point’ edo ainguraketa-puntu izendatzeko behin betiko baieztapena jaso du.

Europako erakunde honek honako arrazoi hauengatik sartu du La Encartada fabrika-museoa bere ibilbide kulturalean:

fabrika museo bilakatu eta eraldatu izanagatik,

Balmasedan dagoen fabrika berezia delako eta bere kontserbazio-egoera dela eta (eremua osatzen duen makinariarena zein eraikinarena eta bere inguruarena);

eskaintzen dituen askotariko jardueren programa: ikastetxeentzako urteko hezkuntza-programa, familientzako jarduerak, berdintasun- eta genero- programak eta abar;

aldi baterako ekitaldiak eta erakusketak egiteko eskaintzen diren zerbitzu osagarriak;

moda-topaketak, goraka doazen talentuen proiekzio gisa eta horiek jendaurrean aurkezteko aukera;

jendeari eskainitako ordutegiak eta zerbitzuak: bisita gidatuak hainbat hizkuntzatan;

makinak martxan jartzen erakustea eta abar.

Informazio gehiago: PRENTSA EREMUA

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·